Jai giroa izango da nagusi datozen egunetan Atxondo eta Berrizen. Aldarrikapena eta jaia uztartuko ditu jaiak abiatzeko pregoian Marixurrikek. Berrizen, berriz, Berriz Bizikletari Elkarteak hartuko du txupinazoa jaurti eta pregoia irakurtzeko ardura. Biek ala biek 19:00etan izango dute udaletxeko balokoira igotzeko ordua. Hala ere, aurten, lehenengoz pregoi txikia ere irakurriko dutre Berrizen. Jaiarako lehenengo dei hori 17:00etan egingo dute. Bertso eskolako ikasleek irakurriko pregoi txikia .
Gaur, motorrak berotzen hasteko eguna izango da. Horretan lagunduko dute Drindotsek plazan eta herriko musika taldeek Berrizko txosnagunean. Bihar egun osoko jaia egingo dute Koadrilen Egunean.
Gazteak mozorrotuta irtengo dira, eta ordu bietan dute paella lehiaketarako hitzordua. Gauean, Toundra eta Willis Drummond taldeen kontzertuak izango dituzte txosnagunean.
Flashmoba Marixurriken eskutik
Gaur hasi eta domekara bitartean jai giroa nagusituko da Apatako kaleetan ere bai. Pregoia bota eta gero, flashmob bat eskainiko dute plazan Marixurrikeko kideek, Mandoilek taldearen Urrutitik kantu abestia oinarri hartuta. Eguazten arratsaldean egin zuten azken entsegu orokorra, eta dena prest dutela eta parte-hartzaileak gogotsu daudela adierazi dute. Tortilla eta bakailao txapelketak izango dira gero. Baita gau kubanoa Habana 357 taldeaqaz.
Zapatuan, musika izango da protagonistetako bat Apatan. 19:30ean Luhartzek erromeria eskainiko du plazan; Gaztetxean, 22:30ean, Zakarrak, Iskanbila eta Turbonegro taldeen bertsioak joko dituzte, eta ondoren, Sermond’s taldeak zuzenekoa eskainiko du.
Atxondoko sanpedroak
Ekainaren 28a, barikua
- 11:00-14:30 / 15:30-17:00 Haur eta gaztetxoentzako puzgarriak, Ziarreta auzoan.
- 19:00 Donien-atxa eta donien-atxa ttipi artistikoa ipiniko dituzte, herriko batukadak animatuta. Ondoren, pregoia Marixurrike Aisialdi Taldearen eskutik, eta Flashmob herrikoia.
- 20:30 Tortilla eta bakailao txapelketak.
- 23:00 Gau kubatarra, Habana 357 taldeagaz.
- 00:30 Karaokea Atxondoko gaztetxean.
Ekainaren 29a, zapatua Mozorro eta koadrilen eguna
- 10:30 Herriko txistulariekin kalejira.
- 11:00 Trialsin akrobazia ikuskizuna, plazan. Aereo tailerrak
- 14:30 Koadrilen arteko paella txapelketa. Ondoren, ‘org.amen’ klown ikuskizuna.
- 16:30 Koadrilen arteko olinpiadak.
- 17:30 Poteo herrikoia Joselontxo’s txarangak alaituta.
- 19:30 Erromeria plazan, Luhartz taldeagaz.
- 22:30 Kontzertuak Atxondoko gaztetxean: Zakarbila taldeak Zakarrak eta Iskanbila taldeen bertsioak joko ditu; ondoren, Turbonegroren bertsio taldea; amaitzeko, Sermond’s taldea.
- 06:30 Gaupaseroen argazki erraldoia, gaztetxean.
Ekainaren 30a, domeka
- 10:30 Herriko txistulariekin kalejira.
- 13:00 Euskal dantzak, Andasto dantza taldeagaz.
- 16:00 ‘Irrien Lagunak’ puzgarriak, bits festa eta irripuina Marikalanbrerekin, herriko plazan.
- 16:30 Herriko haur eta gazteen pilota partiduak.
- 18:00 Igel txapelketa Itziar tabernan. Itziar tabernak lagunduta.
- 19:00 ‘Otehitza gure artean’ dantza ikuskizuna Kukai taldeagaz, herriko plazan.
- 20:00 Donien-atxa eta saiheski jana. Ondoren, jaietako argazkien emanaldia.
Ekainaren 13a, zapatua
- 15:30 Autokrosa Markoidako Landetan.
|
Berrizko sanpedro eta santaisabelak
Ekainaren 28a, barikua
- 19:00 Pregoia eta txupinazoa udaletxean, Berriz Bizikletari Elkartearen eskutik. Jarraian, kartel lehiaketako sari banaketa. Ostean, urtero legez, sardina-jana.
- 20:00 Donien-atxa ipiniko dute Elizondo plazan. Dantzari dantzaren entsegua.
- 22:00 Drindots musika taldeagaz dantzaldia, Elizondo plazan.
- 22:00 Nesken eta Mutilen V. San Pedro eta Santa Isabel Frontenis txapelketa. Berrizburu kiroldegian. 23:00 Txosnagunean kontzertua, herriko taldeekin.
Ekainaren 29a, zapatua San Pedro. Koadrilen eguna
- 11:00-14:00 / 16:30-19:00 Trena Elizondotik Olakuetaraino. Berrizko Merkatari Elkarteak antolatuta.
- 12:00 Meza nagusia. Ostean, Dantzari dantza.
- 14:00 Paella lehiaketa, udaletxeko lorategian.
- 16:30 ‘Arno eta bere animaliak’, umeentzako, Elizondo plazan.
- 17:30 Karta joko lehiaketa: mus, tute eta briska. Izen-ematea: 17:00-17:30.
- 18:00 Institutuko patioan, 3x3 saskibaloi txapelketa. 10-17 urte bitartekoentzat.
- 19:30 Herriko igel txapelketa. Izen-ematea: 19:00-19:30
- 20:00 Dantzari dantza.
- 21:00 Boston Jai musika taldeagaz erromeria, Elizondo plazan.
- 21:30 Karta jokoen sari banaketa.
- 23:00 Txosnagunean kontzertua: Toundra eta Willis Drummond.
- 00:00 Bolo txapelketa.
Ekainaren 30a, domeka
- 12:00 “Poxpolo ta konpainia” pailazoak udaletxeko lorategian.
- 13:00 Bertso saioa Elizondo plazan: Xabier Amuriza eta Jon Maia.
- 14:00 Bakailao lehiaketa udaletxeko lorategian. J.R. Korpion III. Edizioa.
- 16:30 Oizpe pilota txapelketa, Olakueta frontoian. 17:00 Bizikleta martxa herrikoia, udaletxe aurrean hasita.
- 18:00 Tiragoma txapelketa, udaletxeko parkean.
- 19:30 Kale antzerkia: ‘Vaiven do not disturbe’. Berrizburu kiroldegian.
Uztailaren 1a, astelehena
- 11:30 Gazteentzako tribiala. 12 urtetik gorakoentzat. 12:00-13:30 Paintballa. 10 urtetik gorako neska-mutilentzat.
- 12:00-13:30 Umeentzako jolas parkea, eskolako patioan.
- 17:00-19:00 Paintballa 10 urtetik gorakoentzat.
- 19:00-20:30 Paintballa 18 urtetik gorakoentzat.
- 17:00-20:00 Umeentzako jolas parkea, eskolako patioan.
- 19:00 Kukai dantza taldea: ‘Otehitzari biraka’. Elizondo plazan.
- 19:30 Herriko igel txapelketa, 18 urtetik beherako gazteentzat.
- 20:30 Gazteentzako bolo txapelketa. 18 urtetik beherakoentzat.
- 21:30 Musika eta jaia: Diskofesta.
- 23:00 Bits jaia.
Uztailaren 2a, martitzena. Santa Isabel eguna
- 11:00 Margo lehiaketa umeentzat, udaletxeko parkean. (Euria bada, eskolako patio berrian).
- 12:00 Meza nagusia eta Dantzari dantza.
- 14:00 Jubilatuentzako bazkaria, kiroldegian. Bazkalostean, musika.
- 17:30 Haur parkea Kulki taldeagaz: ‘Itsasoa’.
- 18:00 Duo Deno bikoteagaz betiko euskal kantak, udaletxeko lorategian.
- 20:00 Dantzari dantza.
- 21:00 Tortilla lehiaketa, udaletxeko lorategian.
- 22:00 Luhartz musika taldeagaz erromeria, Elizondo plazan.
- 23:00 Su artifizialak.
- 23:15 Luhartzekin dantzaldia, Elizondo plazan.
|