Berrizko bolatokian elkartu dira berbalagunak.
Euskaldun berriak eta zaharrak batzen dituen Berbalagun egitasmoak euskara praktikatzeko guneak sortzea du helburu. Ikasturte osoan hainbat foro sortzen dituzte, euskararen erabilera indartzeko asmotan. Eta, urtero antolatzen duten ekintzetako bat da bolo txapelketa. Durangaldeko berbalagunak batu, eta arratsaldepasa egiten dute. Berrizko bolatokian elkartu dira aurten ere, eta bost lagunegaz osatutako zazpi taldek parte hartu dute bertan. Elorriarrak izan dira garaile.
Baina, lehiaz gainera, estiloa ere saritu zuten. Zaldibarko taldekide Rosik eskuratu zuen izendapen hori. Sukaldaritzaren inguruko liburu bat eta Bertsolari dokumentalaren DVDa eman zizkioten opari.
Txapelketaren ostean, pintxo jana egin zuten Ganeko- etxe tabernan. Giro ona izan zutela esan dute antolatzaileek: “Arratsaldea giro ederrean igarotzeko aukera polita izan genuen ekitaldi honetan”.