Durangaldeko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak urteko asanblada orokorra egingo du, gaur, ekainak 27. Batzarra Plateruena Kafe Antzokian egingo da, lehenengo deialdia 20:00etan eta bigarrena 20:30etan izango da.
Bertara elkarteko bazkide guztiak deituta daude, norbait ez badaiteke joan botoa beste kide bateri eman ahal dio; egoitzan hartu daiteke boto delegatuaren eredua. Besteak beste, urteko kontuak, urtean zehar egindako ekintzak eta lana, eta, estatutuen aldaketa izango dituzte hizpide asanblada orokor horretan.