Metaleko hitzarmenaren alde grebara deituta daude gaur sektoreko langileak

Anboto 2013ko eka. 21a, 11:45

Metalgintzako langileak greba egiteea deitu dituzte LAB, CCOO, UGT, ESK eta CGT sindikatuek Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan. Herrialdeko Metaleko Hitzarmenaren defentsan greba deitu dute greba. ELA sindikatuak ere deitu ditu grebara langileak. Horrek manifestazioa egin du Durangon. Enpresetan lan hitzarmenak lotu daitezen aste osoan deitu ditu mobilizazioak ELAk

Metalgintzako langileak greba egiteea deitu dituzte LAB, CCOO, UGT, ESK eta CGT sindikatuek  Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan. Herrialdeko Metaleko Hitzarmenaren defentsan greba deitu  dute greba. ELA sindikatuak ere deitu ditu grebara langileak. Horrek manifestazioa egin du Durangon. Enpresetan lan hitzarmenak lotu daitezen aste osoan deitu ditu mobilizazioak ELAk.

 

 

Durangaldean grebaren jarraipena nahiko orokorra izanten ari da LAB sindikatuko ordezkariek jakitera eman dutenez.  Batez ere enpresa handietan (%90 ingurukoa) izan ari da eragina: Estampaciones Bizkaia, Alcoa, Camelot, Iketz, Tenneco, Industrias Amaya Telleria... Enpresa ertain eta txikietan grebaren jarraipena %50 ingurukoa da dela azaldu dute.

 

HItzarmen kolektiboen alde

Uztailaren 7an, berritzen ez diren Bizkai mailako hitzarmen kolektiboak desagertu egingo dira, lan erreformaren arabera. Metalaren arloan, negoziazioak blokeatuta daude, eta sindikatuek protestak deitu dituzte borroka egiteko.

 

ELAk borroka astea deitu du enpresa hitzarmenik ez daukaten enpresen kasuan. Horren harira, manifestazioa egingo dute gaur, Durangon. LABek gaur du greba eguna metaleko sektore osoan, enpresa hitzarmena sinatuta eduki ala ez. ELAk uste du enpresetako hitzarmenak erreformaren aurkako “blindajea” direla: “Gero eta enpresa gehiagotan ari gara patronalaren asmoei bizkar ematen”. LABek, ostera, uste du enpresa txikiek eragiteko gaitasun txikiagoa daukatela, eta herrialdeko hitzarmenak “beharginen eskubideak bermatzeko ezinbesteko tresna” direla ohartarazi du.

 

CNT sindikatuak esan du halako deialdiak batasunez egin beharrekoak direla.

 

ELAk manifestazioa egin du Durangon

Gaur goizean Durangoko Santa Anatik abiatuta, ehundaka lagunek bat egin dute ELAk deitutako manifestazioan. Hainbat pankarta erakutsi dituzte eta manifestazioaren buruan eraman dutenak honakoa zioen: \'Rajoyren erreforma, Euskal Herritik kanpora\'. Itziar Larrazabal metal arloko antolakuntza arduradunaren esanetan, "aste honetako mobilizazio eta sentsibilizazio kanpainek erreformak langileen egoera zer mailatan aldatzen duen azaltzen lagundu digute; enpresetako konbenioak erreformaren aurkako klausulekin blindatzea garrantzitsua da". Azaldu duenez, "gero eta enpresa gehiago blindatuta daude eta Rajoyren erreforma ez da enpresa horietan sartuko". ELA sindikatuko webgunean azaltzen den datuaren arabera, orain 10 bat egun Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban 60 ziren blindatutako konbenioak eta orain 80tik gora dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!