Axpeko eta Garaiko jaietan egun handia izango da gaurko, eta beste herrietan ere hitzorduak ipini dituzte San Joan bezperako sua pizteko. Tartean, Durangon, iaz kale egin eta gero, Herria elkarteak berreskuratu egingo du sua.
Iurretan, 18:30ean antzerkia izango dute Karrikaren eskutik, eta gero, afari herrikoa egingo dute. Luhartzen erromeria edukiko dute sua piztu aurretik eta ondoren.
Elorrion 16:30ean San Joanera igoko dira. Gauean, sua kiroldegi ondoan isiotuko dute, eta erromeria izango dute. Berrizen, Elizondotik Berrizburura kalejiran joango dira 21:00etan, eta han txorizo ogitartekoa jan eta gero piztuko dute sua. Mallabian Izar Gorrik txitxiburduntzia egingo du iluntzean, sua piztu aurretik.
Izurtzan Santo Tomaseko parkean parrilladagaz egingo dute sua, eta Otxandion, ohikoa denez, kalejira egingo dute sua pizten den kaleetatik. Mañarian umeen jolasak edukiko dituzte, eta gero, sua isiotuko dute txistulariek eta dantzariek girotuta.