Euskal hedabideen "etxea" lantzen ari da Tokikom

Anboto 2013ko eka. 12a, 12:39

Tokikom elkarteak, Hekimen, MU, Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera euskal hedabideen etorkizunari buruzko gogoeta egiten dihardu. Urtebete daroate lanean mintegi eta batzordeetan, eta udazkenean emango dute ezagutzera emaitza

Tokikom elkarteak, Hekimen, MU, Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera euskal hedabideen etorkizunari buruzko gogoeta egiten dihardu. Urtebete daroate lanean mintegi eta batzordeetan, eta udazkenean emango dute ezagutzera emaitza.

 

Urte honen hasieran, TOKIKOMek hitzarmen bat sinatu zuen Mondragon Unibertsitatearen Komunikazio adarrarekin, hainbat ikerketa eta landa-lan egiteko. Gainera, bidelagun du euskal hedabideak biltzen dituen Hekimen elkartea.  Lan taldeko kide dira Mikel Irizar eta Joxe Rojas TOKIKOMen aldetik, Aitor Zuberogoitia eta Eneko Bidegain, MUren aldetik, Alberto Barandiaran Hekimenen ordezkari eta Haritz Solupe. Gogoeta honek jasoko du hainbat erakunde publikoren babesletza: Eusko Jaurlaritzaren HPSrena, eta Bizkaia nahiz Gipuzkoako Aldundien Euskara Zuzendaritzena.

\"\"

 

Euskal hedabideen egungo egoeratik jota, etorkizuneko joerak ikertu eta marraztuko dituzte hausnarketan, egitura funtzional batekin, eztabaida eragin eta sektoreko ikuspegiak adosteko. Hain zuzen, ekainen, Udako Ikastaroen baitan, lanaren aurrerapen bat emango da Kike Amonarrizek zuzenduko duen Hizkuntza normalizazioa eta hedabideak: etorkizuneko erronkak izeneko ikastaroan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!