\'Gaurko munduak bizitzeko gakoak\' izeneko ikastaroagaz amaitu da Durangaldeko Esperientzia Institutua. Guztira 15 lagunek parte hartu dute; 12 emakumek eta hiru gizonek.
Durangoko Udalak bultzatutako proiektua da Esperientzia Institutua eta 55 urte baino gehiago dituztenei dago zuzenduta; hainbat arlotan formatzeko eta esperientziak elkartrukatzeko aukera ematea du helburu ekimenak. Klase teorikoak tartekatu dituzte hainbat irteera eta bisitakin: Azterlan metalurgia zentroa eta Atapuercako (Burgos) aztarnategia bisitatu dituzte, edota Merinoaren bidea egin.
Udazkenerako ikastaro berri bat antolatzen dihardue: \'Parte-hartzea hazteko\'. Asteaskenero egingo dute, 17:00etatik 19:00etara, Durangaldeko Behargintzan. 20 orduko iraupena izango du. Informazio gehiagorako: 94 623 25 22.