Tabakorik Gabeko Nazioarteko Egunagaz bat eginda eman dituzte \'Kerik gabeko gelak\' lehiaketako sariak. Durangoko Frai Juan Institutuko ikasleek irabazi dute aurten.
Lehiaketak 12-14 urte arteko gazteen artean tabakismoari aurre hartzea du helburu eta Durangaldeak lehenengo biderrez hartu du parte ekimenean. Sari banaketa Zornotza Aretoan egin zuten. Argazkiak ikusi daitezke irabazleak, eurok egindako marrazki saritua kamisetetan serigrafiatuta dutela. Sariak barikuan, maiatzaren 31n, eman zituzten.