Gaur hasi eta barikura bitartean gorabeherak egongo dira N-636 errepidean, Abadiño eta Atxondo artean. Horrela eman du jakitera Bizkaiko Foru Aldundiak.
Goizez eta arratsaldez eragingo dute trafikoan errepidearen zati horretan egiten ari diren lanek. 08:00etaik 18:00etara izango dira gorabeherak, azaldu dutenez.