"Seme-alaben Interneterako sarbidea modu erraz, argi eta seguruan mugatu daiteke"

Anboto 2013ko eka. 2a, 08:24

Elaia informatika enpresaren bidez, deskontua lortu daiteke Internetarako sarbidea kontrolatzea ahalbidetzen duen \'router\'-ean

Elaia informatika enpresaren bidez, deskontua lortu daiteke Internetarako sarbidea kontrolatzea ahalbidetzen duen \'router\'-ean. Guraso eta enpresa txikiei zuzendutako router berri hau Interneterako sarbidearen ‘zaindaria’ da. Erabiltzailea non eta zertan dabilen kontrolatu daiteke, eta mugak ipini, hala erabakiz gero. Gainera, segurtasun neurri denak (antibirusa…) batzen ditu. Erraz konfiguratzen da. Munduan ez ei dago antzeko prestazioak eskaintzen dituen produkturik.

 

Zertan datza ‘router’-ak?

Interneten eta erabiltzailearen arteko hesi moduko bat da, erabiltzailea modu globalean babesten duena. Izan ere, gurasoei seme-alaben Interneterako sarbidea kontrolatzeko aukera eskaintzen die, baina horrez gainera, antibirusa barneratuta dakar, eta Interneteko mehatxuen kontrako babesa ere eskaintzen du. Dena gailu berean batuta.

 

Nork garatu du?

Cyberoam enpresak garatu du Netgenie izeneko gailu hau. Segurtasunaren arloan enpresa erreferentea da. Orain arte, enpresa ertain eta handiei zuzendutako irtenbideak eskaini izan ditu. Orain, etxebizitzetara eta bulego zein enpresa txikietara zabaldu du eskaintza.

 

Zer abantaila eskainiko die gurasoei?

Laster, gazteek oporrak hartu eta ordu libre asko izango dituzte gurasoak lanean dauden bitartean. Router honek seme- alaben Internetarako sarbidea mugatzeko aukera eskaintzen du. Oso erabilerraza da, eta bost minutuan argi eta erraz konfiguratu daiteke. Ordenagailua Internetera konektatzean, automatikoki agertzen da konfiguratzeko modua. Hainbat aukera daude. Esaterako, adin tarteetan banatutako zerrenda aurredefinituak eskaintzen ditu. Bertan, seme-alaben adina aukeratu, eta adin horri begira sortu duten zerrenda agertzen da. Zerrenda moldatu egin daiteke, jakina, gura diren webguneak, sare sozialak edo atalak gehitu edo kenduta. Beste aukera bat da, adin tarteez gainera, konfigurazioa ordutegiaren arabera definitzea. Esaterako, ordu jakin batzuetan Interneta moztu daiteke, edo gauerditik aurrera… Gura den moduan. Erabiltzaile bakoitzak bere konfigurazioa izango du eta, gura izanez gero, erabiltzaile bakoitzaren mugimendu guztiak txosten batean jaso ditzake. Routerra dudak argitzeko gidaliburu batekin eta telefono zenbaki batekin dator.

 

Enpresa txiki eta bulegoei begira, zer abantaila du?

Familientzako router bat sortu dute, eta enpresa txiki edo bulegoetarako beste bat. Bi dira, baina oso antzekoak. Enpresei begira sortutakoak bestearen abantaila denak ditu (antibirusa, Interneterako sarbiderako kontrola…) eta, horri guztiari, beste bat gehitu diote: edonondik hamar gailu momentu berean konektatu daitezke, segurtasun neurri guztiekin. Beraz, etxetik lantegira konektatzeko aukera eskaintzen du.

 

Sistema denentzako bateragarria da?

Bai. Egun erabiltzen diren gailu gehienak konektatu daitezke: ohiko ordenagailuak, ordenagailu eramangarriak, Smartphoneak, Tabletak… Gainera, sistema operatibo denekin bateragarria da: Windows, Mac OS, Linux... Beste hainbeste nabigatzaileekin ere: Safari, Internet Explorer, Mozilla… Beste abantaila bat da 3G USB bidez konekatzeko aukera eskaintzen duela.

 

Zelan eskuratu daiteke?

Dagoeneko eskuragarri dago www.netgeniehome.es webgunean, eta zuzenean etxera bidaltzen dute. Prezioa 124,50 euroan (BEZ barik) dago, baina gure bidez —enpresetan teknologia berriak txertatzen dituen Elaia enpresa— 114,5 euroan erosi daiteke (3 urterako balio duen lizentziagaz). Horretarako, nahikoa da euren webgunean sartu eta erosketa egiterakoan ‘ANBOTO’ kodea jartzea. Automatikoki egingo du deskontua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!