Eguenean greba egiteko deia egin dute

Anboto 2013ko mai. 28a, 12:10

Aldaketarako prozesu sozial eta laborala beharrezko dela adierazi dute greba komitea osatzen duten sindikatu eta eragileek, eta bide horretan eguenekoa egun garrantzitsua izango dela uste dute: \"Jendarte mobilizazio masiboa lortu behar dugu\"

Aldaketarako prozesu sozial eta laborala beharrezko dela adierazi dute greba komitea osatzen duten sindikatu eta eragileek, eta bide horretan eguenekoa egun garrantzitsua izango dela uste dute: "Jendarte mobilizazio masiboa lortu behar dugu".

 

Eguenerako greba deituta dago Hego Euskal Herrian. ELA, LAB, ESK, EHNE, EILAS, Hiru eta CNT sindikatuek eta hainbat gizarte eragilek antolatu dute. Durangaldeko greba komiteak deialdi horretan parte hartzera deitu du, eta tokiko mobilizazioen berri eman du. Durangon, 17:30ean irtengo dute manifestazioan Santa Anatik, eta Landakon amaituko dute. Elorrion ordu berean egin dute hitzordua plazan. Gainera, goizean Bilboko manifestaziora joateko gonbitea ere egin dute.

 

Grebara begirako aurreikuspenez galdetuta, ELAko Uribarri Irigorasek esan du sentsazio ona daukatela. Horren adibide, LABeko Eulate Zilonizaurrekoetxeak adierazi du enpresa batzorde askoren atxikimendua jaso dutela.

 

Bestalde, joan zen zapatuan \'Eskubide Sozialen Gutuna\' eratzeko prozesua martxan ipini zuten Eibarren sindikatu eta elkarte ugarik. Durangaldeko greba komitea osatzen dutenek prozesu horretan parte hartuko dutela aurreratu dute. Norabide bitan egingo dute lan gutun horregaz: "Gure ekonomia eta gure baliabideak euskal herritarren zerbitzura jartzeko, eta bertan bizi diren pertsona guztiek bizi-baldintza duinak eskuratu ahal izateko". Gainera, gutun hori mobilizaziorako tresna ere izango dela azaldu dute.

 

Bat egin duten enpresak

Hauek dira momentuz grebara atxikitu diren enpresa batzordeak:

Microdeco, Cemosa, Foseco, AKT plasticos, Smurfit, Euskal Kataforesis, Odi Bakar, Aubisa-Autopistak, Transportes Nanuk, Simply Durango, Cafés Baque, Durangoko Udala, Zornotzako Udala, Elorrioko Udala (laboralak), Ikastola Lauaxeta, Kurutziaga Ikastola, Pierburg, Betsaide, Alko Record, Estampaciones Bizkaia, Ona electroerosion, Bruss, Layde, SanEloy, Iketz, Fuchosa, Industrias Alga, Teknia, Jesus Oñate y Hnos, Inyectametal, Cie Egaña 2, Neco, Amilibia y de la Iglesia, Agria, Estampaciones metalicas Egui, Acha Egaña Orbea y Cia, Pronutec, CMZ, Inzusa, Cemvisa, Bizkaiko Plastiko Birziklaketa, Comercial Arrate, Laip, Tenneco, Estamcal, Larzep, Industrias Amaya Telleria, Camelot 97, Auzo Lagun, Alcoa, Sortzen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!