Grebak jarraipen zabala izan duela diote sindikatuek

Anboto 2013ko mai. 31a, 08:33

Greba orokorrak Durangaldean oso erantzun positiboa izan duela azaldu dute ELAk eta LABek. Durangaldeko enpresa erreferenteak itxita egon ziren atzo ELA, LAB, ESK, EHNE, EILAS, HIru, CGT eta CNT sindikatuek deitutako greba dela-eta. Sektore publikoan eta zerbitzuetan ere grebak babes handia izan zuela diote sindikatuek

Greba orokorrak Durangaldean oso erantzun positiboa izan duela azaldu dute ELAk eta LABek. Durangaldeko enpresa erreferenteak itxita egon ziren atzo ELA, LAB, ESK, EHNE, EILAS, HIru, CGT eta CNT sindikatuek deitutako greba dela-eta. Sektore publikoan eta zerbitzuetan ere grebak babes handia izan zuela diote sindikatuek.

 

ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, Hiru, CNT eta CGT sindikatuek atzorako, maiatzaren 30erako, deitutako greba orokorrak “eragin handia” izan zuen Durangaldean. Eredu soziala jokoan dagoela-eta, sindikatu deitzaileek kaleak hartzeko deia egin zuten.

 

Uribarri Irigoras ELAko arduradunak jendeak mobilizazioetan parte hartu izana naba\"\"rmendu du: “Eguerdiko Bilboko manifestaziora jendetza joan zen atzo Durangaldetik. Beldur ginen, jendeak greba egin arren mobilizatuko ote zen, baina protestak oso jendetsuak izan ziren”. Gaineratu duenez, enpresa erreferente guztiak itxi zituzten, Cemosa eta Estampaciones Bizkaia, esate baterako. Deialdiak sektore publikoan ere babes handia izan duela dio ELAk: “Adibidez, Durangoko Udala guztiz itxita egon da”.

 

LAB sindikatuko Eulate Zilonizaurrekoetxeak azaldu du Eroski eta merkataritza gune handiek zabaldu izana“salagarria” dela, nahiz eta piketeak pasatu ostean itxi. Herrietako komertzio gehienak itxita egon ziren, salbuespenak salbuespen. “Durangon komertzio txikia itxita egon zen, eta egindako ahalegina eskertzekoa da, dauden egoera zailean egonda”, dio Zilonizaurrekoetxeak. Ostera, bankuak zabalik egon izana kritikatu du LAB sindikatuak.

 

 

Protesta ekitaldiak

Euriari aurre eginez, protesta ekitaldi jendetsuak antolatu ziren atzo arratsaldean, Durangon eta Elorrion.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!