Geu Bek 10. urtemuga ospatuko du, 400 herritarren laguntzagaz

Anboto 2013ko mai. 8a, 11:13

Tokiko arazo bati tokiko irtenbide bat. Horrela definitu dute Geu Be, Durangaldean ezintasun intelektuala daukaten pertsonen gabeziak betetzeko asmoz sortu zen taldea. Hamar urte dira jaio zenetik, eta data berezi hori ospatzeko hainbat ekitaldi eratu dituzte

Tokiko arazo bati tokiko irtenbide bat. Horrela definitu dute Geu Be, Durangaldean ezintasun intelektuala daukaten pertsonen gabeziak betetzeko asmoz sortu zen taldea. Hamar urte dira jaio zenetik, eta data berezi hori ospatzeko hainbat ekitaldi eratu dituzte.

 

Jose Alfaro eta Amaia Baseta begiraleek, Ion Guerrero gazteak eta Carmen Gerrikagoitia gurasoak eman dute egitaraua aurkezteko prentsaurrekoa. Gaur egun 43 familiak osatzen dute elkartea, eta 33 begirale dabiltza bolondres. Aisialdian egiten dute lana,  helburu batera begira, Guerrerok dioenez: “Beste edozein pertsona bezala begiratu gaitzatela”.


Alfarok adierazi du ekitaldi horietarako 400 laguntzailetik gora edukiko dituztela eta, horregatik, “elkartasun ospakizuna” ere izango dela.


Maiatzaren 22an izango da efemeridea, eta berbaldi bat egingo dute. Baina, aurreko zein osteko asteburuetan eskainiko dituzte ekintza gehienak. Lehenengoa kirolari begira;  esaterako, 19rako martxa deitu dute. Bigarren asteburuan kulturara joko dute: 24an, tortila txapelketa eta bertso saioa Iturriaga, Elortza, Enbeita eta Ugartetxeagaz; 25ean, Txan Magoa, bazkaria, dantzak eta kontzertuak. Motxila 21, The Austistix eta Jare egongo dira Plateruenean.

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!