Argazki lehiaketa egingo da 'Anboto'-ren zapatuko jaialdian

Anboto 2013ko mai. 6a, 12:28

Anbotoren 500. aleko jaialdian, argazki lehiaketa egingo da. 200 euroko saria egongo da jokoan

500. aleko jaialdian, argazki lehiaketa egingo da. 200 euroko saria egongo da jokoan.

 

\'Anboto\'-k Durangaldean gertatzen dena jasotzen eta kontatzen egiten du lan. Zapatuko jaialdi bereziak ere edukiko du bere kontakizuna. Baina, argazki lehiaketaren bidez herritarrei ere kontakizun horren parte izateko aukera eman gura zaie. Hemen daude lehiaketaren oinarriak:

 

BALDINTZAK:

 

-Edonork parte hartu dezake.

-Gaia: Anbotoren 500. Alearen jaialdia. Argazkiak bertan ateratakoak izan beharko dira.

-Koloretan aurkeztu beharko dira.

-Ezingo dira editatu edo aldatu atera ostean.

-Gura beste argazki aurkeztu ahalko dira.

-Aurkezteko: Anbotoren egoitzan edo astekaria@anboto.org helbidera bidalita. Argazkiekin batera, izen abizenak, NAN zenbakia, herria, eta telefonoz zenbakia.

-Aurkezteko azken eguna: Maiatzak 14.

-Epaileak: Anbotoko argazkilariak.

-Jabetza: Aurkeztutako argazkiak Anbotok erabili ahalko ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!