Durangaldeko herrietako familien %62 gaztelaniaz aritzen da etxean. Datu kezkagarria dela iritzita, Amankomunazgoak Urtxintxa eskolagaz batera Zabu Zibu egitasmoa jarri du martxan.
Zein da Zabu Zibu egitasmoaren helburua?
Helburu nagusia familia transmisioan eta hizkuntza ohituretan eragitea da. Horretarako, guk tresnak eskaintzen ditugu. Guraso askok eta askok euskara jakin arren, ez dituzte euskarazko jolasak ezagutzen. Horregatik gurekin ondo pasatzeaz gain, aurrerantzean euren haurrekin parkean, etxean... jolasteko tresnak eskaintzen dizkiegu.
Herri batzuetan jarri duzue martxan. Zelako erantzuna jasotzen ari zarete?
Erantzuna ona izan da orokorrean. Iurretan eta Durangon egin ditugu saio batzuk, eta ezin gara kexatu. Gurasoei, hasieran, kosta egiten zaie gerturatzea, baina bertan daudenak gozatzen ikusi eta pixkanaka gerturatzen dira. Haurrek ezin dute parte hartu helduen laguntzarik gabe, jolas asko binaka egitekoak baitira, eta horregatik askotan haurrak dira gurasoak parte hartzera bultzatzen dituztenak. Guk ulertzen dugu batzuetan gurasoei bat-batean kalean jolasten hasteak lotsa sortzea, baina hori alde batera utzi eta parte hartzera animatu nahi ditugu.
Zer lan dinamika duzue?
Parke baten ondoan jartzen gara. Aurrez, kartelak jartzen dira eta zirkularrak banatzen dira eskoletan. Ondoan ditugun guraso eta haurrekin hasten gara jolasak egiten, eta begiratzera inguratzen direnak animatzen saiatzen gara. Borobilean jarri eta lehenik eta behin, jolasak abestia badu, hori erakusten diegu. Guztien artean 3-4 aldiz abestu ondoren, jolasa nola egiten den azaltzen diegu. Poliki-poliki jolasa egiten hasi eta ikasi dutela ikusten dugunean, musika eta guzti egiten ditugu jolasak.
Euskararen erabileraren arloan, familia barruko transmisioan eragitea zaila izaten da. Arlo horretan, zein da egoera une honetan?
Ohiturek eragin handia dute, eta horiek aldatzea oso zaila izaten da. Haurrek helduek egiten dutena errepikatzen dute, eta gu geu ez bagara eredu, ezin diegu besterik eskatu. Gurasoek badute horren inguruko kezka edo interesa, baina agian ez dira konturatzen horrek duen garrantziaz. Apurka-apurka egin beharreko gauzak dira, gu oraingoz jolasetan edo aisialdian eragiten hasi gara, baina beste esparru asko daude lantzeko.
Sarritan umeei euskaraz egiten dieten gurasoek euren artean gaztelaniaz dihardute. Ikusi al duzue halakorik?
Herri guztietan ikusten dira horrelako kasuak. Ez dira konturatzen haurrei mezu bat eman eta ondoren beraiek kontrakoa egiten dutela. Haurrek euskaraz egin dezaten nahi dute, baina eurek beste mezu bat ematen diete haurrei. Gaztelaniaz egiten duten bakoitzean, euskaraz gauza guztietaz ezin daitekeela hitz egin esaten diete haurrei. Hartara, helduen ohitura horiek kopiatzen dituzte seme-alabek, eta gurasoak ez dira ohartzen seme-alabei egindako kalteaz.
Herri batetik bestera alde handia dago?
Herri txikietan gehiago animatzen dira. Herri handietan, gehiago kostatzen zaie. Parke desberdinetan elkartzen dira, eta gaur Ezkurdin dagoena bihar Tabiran egon daiteke. Herri txikietan ez dago arazo hori, eta egitasmoari jarraipena ematea errazagoa da. Hala ere, behin etortzen denak berriz errepikatzen du gehienetan.Herriz herriz
Herriz herri
Abadiño
- Maiatzak 9: Pinoko parkean, Traña Matiena. 17:00etatik 18:00etara (euria bada, Traña plazan)
- Maiatzak 16: Pinoko parkean, Traña Matiena. 17:00etatik 18:00etara (euria bada, Traña plazan)
- Maiatzak 23: Pinoko parkean, Traña Matiena. 17:00etatik 18:00etara (euria bada, Traña plazan)
- Ekainak 6: Gaztañodiko parkean, Zelaieta. 17:00etatik 18:00etara (euria bada, elizpean)
- Ekainak 13: Gaztañodiko parkean, Zelaieta. 17:00etatik 18:00etara (euria bad,a elizpean)
- Ekainak 14: Muntsaratzeko parkean. 17:00etatik 18:00etara.
- Ekainak 20: Pinoko parkean, Traña Matiena. 17:00etatik 18:00etara (euria bada, Traña plazan)
- Ekainak 21: Muntsaratzeko parkean. 17:00etatik 18:00etara.
Elorrio
- Maiatzak 4: Herriko plazan (euria bada, arkupean) 17:00etatik 18:00etara.
- Maiatzak 11: Herriko plazan (euria bada, arkupean) 17:00etatik 18:00etara.
- Maiatzak 18: Herriko plazan (euria bada, arkupean) 17:00etatik 18:00etara.
- Maiatzak 25: Herriko plazan (euria bad,a arkupean) 17:00etatik 18:00etara.
- Ekainak 7: Herriko plazan (euria bada, arkupean) 17:00etatik 18:00etara.
- Ekainak 14: Herriko plazan (euria bada, arkupean) 17:00etatik 18:00etara.
- Ekainak 21: Herriko plazan (euria bada, arkupean) 17:00etatik 18:00etara.
- Ekainak 28: Herriko plazan (euria bada, arkupean) 17:00etatik 18:00etara.
Durango
- Maiatzak 3: Ezkurdin (euria bada, ondoko arkupean) 17:30etik 18:30era.
- Maiatzak 11: Tabiran (euria bada, arkupean) 17:30etik 18:30era.
- Maiatzak 12: Tabiran (euria bada, arkupean) 17:30etik 18:30era.
Iurreta
- Maiatzak 10: Amilburu plazan (euria bada, frontoian) 17:00etatik 18:00etara.
- Maiatzak : Amilburu plazan (euria bada, frontoian) 17:00etatik 18:00etara.