Maiatzaren 10ean Anboto astekariaren 500. alea helduko da Durangaldeko postontzietara. 500 x ZU. Bostehungarrenez, zugandik eta zuretzako. Maiatzaren 11n egun osoko ospakizuna egingo da Durangon (Egitaraua, behean).
Maiatzaren 10ean 500. alea argitaratuko du Anbotok. Gertaera berezi horri begira, ospakizunik ez da faltako. Gainera, hainbat lagunek zoriondu dute euskara hutsean kaleratzen den astekaria. Bideo honetan ikusi ahal dira batzuk: Anne Igartiburu, Maider Unda, Maddalen Iriarte, Andoni Aizpuru, Jose Luis Mendilibar, Unai Iturriaga eta Igor Elortza.
Maiatzaren 11rako egun osoko egitaraua eratu da, Anbotozaleak elkartu eta guztiek batera gertaera garrantzitsu hori ospatzeko. Hemen, egitaraua: