79 lagun jaso dituzte neguan, Amankomunazgoaren aterpetxean

Anboto 2013ko api. 25a, 13:09

Amankomunazgoak lehenengo aldiz kudeatu du zerbitzu hori

Amankomunazgoak lehenengo aldiz kudeatu du zerbitzu hori.

 

Durangaldeko Amankomunazgoak neguko aterpe zerbitzuaren balantzea aurkeztu du. Errotagaina aterpetxean eskaini dute zerbitzu hori, eta adierazi dute 79 lagun jaso dituztela. Amankomunazgoak aurten kudeatu du lehenengoz zerbitzua, orain arte udalaren esku egon da-eta. Iaz baino hogei herritar gehiagok hartu dute aterpe Errotagainan.

 

2012ko abenduaren 1etik martxoaren 31ra bitartekoak dira datuak; epe horretan egon da zerbitzua martxan. Udaltzaingoak eta gizarte zerbitzuetako teknikariek erabaki izan dute zer herritar bidali aterpetxera. Oskar Zarrabeitia Amankomunazgoko presidenteak udaltzainen lana goraipatu du: “Kontuan eduki behar da etxerik bako pertsona gehienak Durangora datozela, eta Udaltzaingoak lan handia egin du horiek aterpetxera eramateko. Euren lana ezinbestekoa da”.

 

Etxe bakoetatik gehienak, 47, EAE eta Espainiakoak izan dira. Hurrengo neguari begira, zerbitzua hobetzea dute helburu, eta hasiera data azarora aurreratu gura dute. Hamar lagunentzako lekua egon da Intxaurrondoko aterpetxean. Gaua pasatzea, eta afaria zein gosaria eskaini dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!