Proposamenak batzen dabil M15 mugimendua

Anboto 2013ko api. 18a, 12:00

Durangaldeko herritarren kezken berri eduki eta jarduerak antolatzeko ideiak batu gura dituzte

Durangaldeko herritarren kezken berri eduki eta jarduerak antolatzeko ideiak batu gura dituzte.

 

Herritar proposamena ekimena ipini du martxan Durangaldeko M15M asanbladak. Hurrengo jardueretan lantzeko gai-zerrenda bat prestatu dute, herritarrek euren intereseko gaiak aukeratu ditzaten. Enplegua eta ezagutzen trukea, elikadura-burujabetza, kontsumo kritikoa, desazkundea, energia-krisia, genero-indarkeria...

 

Hainbat gai proposatu dituzte, herritarrek euren interesekoak zeintzuk diren esateko. Gai horiek lantzeko zelako jarduera mota gurako luketeen ere esan dezakete; mahainguruak, partaidetza-tailerrak, aldarrikapen ekintzak... Ekarpenak egiteko m15durangaldea@gmail.com helbidera idatzi daiteke, Facebook eta Tuentiko bideak erabili, edo 15mdurangaldea.blogspot.com blogean iradokizunak idatzi.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!