Familian euskararen transmisioa lantzeko, herrietako jolasguneak dinamizatuko dituzte.
Familian euskararen transmisioa lantzeko, herriko jolasguneak dinamizatuko ditu Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Euskara Zerbitzuak, Gipuzkoako Urtxintxa Eskolaren bitartez. Hiru eta bost urte bitarteko umeei eta euren gurasoei zuzenduta, ekintza ludikoak egongo dira gaur, Iurretan (Amilburun, 17:00etatik 18:00etara) eta Durangon (Ezkurdin, 17:30etik 18:30era). Durangon, bihar ere jardungo dute.
Apirilaren 26an ere jarriko dute Iurretan, eta Durangoko Landako Gunean 27 eta 28an. Argazki lehiaketa Amankomunazgoak azaldu duenez, Durangaldeko familien %61,75ek gaztelaniaz jarduten du etxean. Horri aurre egin guran abiatu dute Zabu-Zibu.