Iketzetik San Eloyra martxa antolatu dute langileek gaurko

Anboto 2013ko api. 13a, 08:32

10:00etan Abadiñoko Iketz enpresan irtengo dira, eta 12:00etarako Elorriora heltzea aurreikusi dute \"gure lanpostuen defentsan\" lelopean

10:00etan Abadiñoko Iketz enpresan irtengo dira, eta 12:00etarako Elorriora heltzea aurreikusi dute “gure lanpostuen defentsan” lelopean.

 

Iketz eta San Eloy enpresetako langileek mobilizazioekin jarraitzen dute. Gaurko, martxa deitu dute Iketzetik San Eloyra. 10:00etan Iketz enpresan hasiko da (Abadiñon), eta 12:00ak aldera, San Eloytik pasatu eta gero, Elorrioko plazan bukatzea aurreikusi dute. Enpresa biak konkurtso egoeran daude, eta 210 langileren lanpostuak arriskuan daudela azaldu dute LAB eta ESK sindikatuek. Une honetan inbertsoreren baten bila dabiltza, enpresa biak zabalik mantendu ahal izateko.

 

Mozioak udal bietan

Ostegun arratsaldean Anbotoren edizioa zarratu eta gero, ezohiko bilkura egin zuten Abadiñoko Udalean Iketz eta San Eloy enpresen inguruko mozioa eztabaidatzeko. Langileen ordezkariek Abadiñoko Udalari publikoki posizionatu dadin eskatzen diote, “langileen lanpostuen alde eta itxieraren kontra”. Udaleko balkoian pankarta bat jartzea proposatzen dute. Horrez gainera, Abadiñoko Udalari “dagozkion gestioak” egiteko eskatzen diote itxiera gertatu ez dadin. Irtenbideak bilatzeko helburuagaz, udalak bere jardunbidea zehazteko ere eskatzen dute.

 

Elorrioko Udalean ere Iketz eta San Eloyren inguruko antzeko mozio bat eztabaidatzea gura dute sindikatuek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!