Hainbat sari zozkatuko dituzte
Oraindik ere zabalik dago “Aktibatu +” programan izena emateko epea. Kanpainaren amaieran hainbat sari zozkatuko dira parte-hartzaile guztien artean; Ipadak, bizikleta elektrikoak, liburu eta bisita gidatuak, besteak beste. “Aktibatu +” programa doakoa da, eta parte-hartzaile guztiek eskura edukiko dituzte eskuliburu eta galdetegiak, etxeetan kontsumo ohitura txikiak aldatuz energia aurrezteko. Gainera, horien jarraipena egiteko aukera ematen du. Lotura honetan edo webgune honetako "Aktibatu +" bannerrean klik eginda izena eman daiteke.
http://www.programagap.es/