Berbaro Taldea Korrikarekin bat

Anboto 2013ko mar. 20a, 15:49

Otxandiotik sartuta, Urkiolatik behera, Mañaria eta Izurtzara heldu da Korrika. Eskualdeko hainbat herri bisitatu ostean, Durangaldeko azken kiklometroak egiten dihardu. Gutxi gorabehera hogei minutuko atzerapena darama

Otxandiotik sartuta, Urkiolatik behera, Mañaria eta Izurtzara heldu da Korrika. Eskualdeko hainbat herri bisitatu ostean, Durangaldeko azken kiklometroak egiten dihardu. Gutxi gorabehera hogei minutuko atzerapena darama.

 

Durangotik Abadiñorako bidea hartu du Korrikak; bertara 15:08an heltzea egon da aurreikusita, eta Atxondon 15:46an egingo diote merezitako ongietorria. Elorrion sartuko da 16:02an, eta, Berrizen, 16:53an. Zaldibarrera 17:15ean helduko da Korrika, gero Mallabiara bidea hartzeko. Durangaldean azken metroak egingo ditu Korrika Mallabian, 17:43 aldean.

 

 Unez une nondik dabilen ikusteko informazioa hemen.

 

Otxandiora sartu da eguerdiko 12:30ak inguruan

\"\"

 \"\"

 

Mañaria eta Izurtzatik lehenengo biderrez pasatu da gaur Korrika. Argazkian, Izurtzatik pasatzen.

\"\"

\"\"

 

Eguzkiak gogor jotzen zuela, 15:00ak pasatxoan heldu da Korrika Durango eta Iurretara. Jendetza handia batu da.

\"\"

\"\"

 

Elorriora 16:30ak aurretxoan heldu da Korrika Elorriora.

\"\"

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!