Hori ondorioztatu dute Lea-Artibai eta Urkiola Landa Garapenerako Elkarteek egindako Ideien Laborategian. \'Nekazaritza produktu ekologikoak denon eskura?\'. Galdera horrexeri erantzun guran bi eskualdeotan poduktu ekologikoak eskuratzeko zeintzu aukera dauden eta etorkizunari begira zeintzu idea garatu daitezkeen eztabaidatu dute. Guztira 60 bat lagunek parte hartu dute.
Martxoak 14an egin zuten Ideien Lehiaketan honako hiru ondorio nagusi atera dituzte: batetik, nekazarita jasangarria bultzatu behar dela, ekoizleen bizi-kalitate bermatuko duena eta kalitatezko produktua ekoiztuko duena. Bestetik, produktu ekologikoak hurbila izan behar duela ondorioztatu dute: "Kontsumitzaile orok modu errezean izan beharko lituzke produktu ekologikoak eskuragarri". Azkenik, agroekologian oinarritutako proiektuak garatu behar direla nabarmendu dute. Horrela argitu dute helarazitako ohar baten bitartez.
Horretarako, produktu ekologikoen produkzio kopurua handitzea lortu behar dela uste dute Lea-Artibai eta Urkiola Landa Garapenerako elkarteek, eta "ezinbestekoak" direla produkzio espazio berriak. Bezeroen garrantzia ere nabarmendu dute: "Ekoizle eta bezeroen arteko akordioak lortu behar dira, produktu ekologikoen kontsumoa errazteko", azaldu dute helarazitako oharrean.
Parte hartze "kolaboratiboa" eta "oso dinamikoa" izan zen eztabaida eta hausnarketa ekimen horretan. Dinamikak Madrilgo Zoohaus kolektiboak gauzatu eta zuzendu zituen. Ideien Laborategi hau pauso bat gehiago izan da Lea-Artibai eta Urkiola Landa Garapenerako elkarteentzat Conexiones Improbables plataformarekin batera aurrera daroen berrikuntza proiektu berri honetan.