Gerediaga elkartearen bidez Merioaren ibilbidea ibilbidea egin dute Bizkaian turismoaren sektorean lan egiten duten 15 bat enpresa eta erakundeetako ordezkariek.
\'Merioaren ibilbidea\' Durangaldearen aberastasun historiko eta kulturala ezagutara emateko Gerediaga elkarteak sortutako ibilbide turistikoa da. Sortu zutenetik hona hainbat irteera prestatu dituzte (bazkideei, herritarrei, ikastetxeei… zuzendutakoak), baina gaurkoa berezia izan da, gonbidatuak ere halaxe zirelako. Turismoaren sektorean lanean dabiltzan enpresa eta erakundeetako 15 bat ordezkarik egin dute ibilbidea.
Durangaldearen aberastasuna bertatik bertara ezugutzeko aukera eskaintzea izan du helburu Gerediaga elkarteak, horrela, enpresa edo erakunde horiek Durangaldea euren eskaintzaren barruan sartu dezaten. Pausu garrantzitsua da euren bidez nazioarteko turista asko etortzen direlako Bizkaiara eta Euskal Herrira. Asmoa Durangaldea bere osotasunean erakustea da Aitziber Atorrasagasti Gerediagako gerentearen esanetan: “Aurretik hainbat batzar egin ditugu eurekin. Durangaldean aurkitu daitekeen eskaintza osoaren berri ematea gura izan dugu. Esaterako, Durangaldean badaude bodegak turistentzako eskaintza bereziak dituztenak. Edo gazta eta ogia egiteko taillerrak daude. Edo artzain baten bizimodua ezagutzeko irteerak. Nekazal etxeen berri ere jaso dute”. Esaterako, gaur, Mikel Garaizabal enologoaren eskutik, ardo dastaketa bat egin dute Astolako sasoi bateko kartzela zenaren eraikinean.
Ikusitagoagaz oso gustura azaldu direla dio Atorrasagastik: “Turistek Euskal identitatearen ertz eta berezitasun guztiak ezagutu gura izaten dituzte eta turismo enpresak bide horretatik osatzen dute euren eskaintza. Hemen ikusi dutenegaz oso pozik agertu dira. Euskal identitatea ezagutara emateko eskaintza zabala dugu”.
Hauek dira \'Merioaren ibilbidea\' egin duten turismo enpresa edo erakundeetako batzuk: Bilbao paso a paso, NIS, Romotur, Bitravel, Bilbao turismo bulegoa, Getxo turismo bulegoa, STI eta Euskal Herria museoa.
Goizetik eguerdira bitartean honako ibilbidea osatu dute autobusez: Goiuria auzoa (Iurreta), Momoitioko San Juan (Garai), Garaiko elizatea, Gerediaga Foru Zelaia (Abadiño), Astolako Auzitegia (Abadiño), Muntsaratz dorretxea (Abadiño), San Agustin Etxebarria (Elorrio), eta Elorriko uria.
Mikel Garaizabalegaz ardo dastaketa egin dute: