Martitzenean, martxoak 19, batzarra egingo dute Urkiola Landa Garapenaren egoitzan, Berrizen, baserriak zaintzeko eta baserri-paisaien balioa bultzatzeko ekintzak pentsatzeko.
Proposamenak batu eta eskualdeko administrazioei eta eragile sozial eta ekonomikoei aurkeztuko dizkiete. 19:00etan hasiko da batzarra. Eztabaidan parte hartzea konfirmatu egin behar da paisaia.atl@paisaia.com helbidera idatzita.