Zarea, Durangaldeko euskara batu gura duen webgunea

Anboto 2013ko mar. 14a, 12:27

Atzo Durangoko San Agustin kulturgunean egindako ekitaldian aurkeztu zuten Zarea. Amankomunazgoko euskara zerbitzuak eta euskara teknikarien batzorde teknikoak sustatu dute webgune hau, eta euskararen inguruko tresna edo plataforma digital bat izango da

Atzo Durangoko San Agustin kulturgunean egindako ekitaldian aurkeztu zuten Zarea. Amankomunazgoko euskara zerbitzuak eta euskara teknikarien batzorde teknikoak sustatu dute webgune hau, eta euskararen inguruko tresna edo plataforma digital bat izango da.

 

Durangaldeko euskara eta horregaz lotutako ekintzak batuko dituzte webgunean. Batzeko ideia horretatik eman diote izena; zarea, baserrietan erabili ohi den saskiari esaten zaio. Eguazteneko aurkezpenean teknikariek, ordezkari politikoek eta euskararen arloan beharrean dabiltzan herritar batzuek parte hartu zuten. Felix Arkarazo aktoreak gidatu zuen ekitaldia.



Informazioa jaso eta bidali


Oskar Zarrabeitia Amankomunazgoko presidenteak eta teknikariek hartu zuten berba proiektuaren nondik norakoak azaltzeko. Zarrabeitiak adierazi zuen eskualderako tresna baliagarria izan gura duela Zareak. Euskararen inguruko planak, euskara ikasteagatiko diru-laguntzak, aurrekontuak, ondare toponimikoa, agenda, albisteak... Hainbat atalez osatuta egongo da ataria. Gainera, informazioa herririk herri sailkatuta eskuratu ahal izango da. Bertara sartzeko, www.durangaldeaeuskaraz.eu helbidera jo beharko dute interesdunek. Informazioa jaso bakarrik ez, bidaltzea ere posible izango dela azaldu zuten, euskera.mdurango@bizkaia.org helbidera idatzita. Dagoeneko, martxan dago webgune berria.

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!