Bernabeitiko trenbide tunela zabaldu dute

Anboto 2013ko mar. 14a, 08:39

Iurretatik Zornotzarako tartea 47 metro laburragoa da obrari eskerrak

Iurretatik Zornotzarako tartea 47 metro laburragoa da obrari eskerrak.

 

Trena lurpetik joateko proiektua gutzi amaitu barik dago oraindik. Durango behetik zeharkatzen du, baina Iurretatik Zornotzarako tartean obrak egiten dabiltza. Eusko Trenbide Sareak informatu duenez, Bernabeitiko tunela zabaldu berri dute. Tunel horregaz, 47 metro laburragoa da tartea. Ibilbidea %90ean amaituta dagoela dio ETSk eta, eraldaketa osoagaz, trenek abiadura handiagoa hartuko dute. Orduko 60 kilometroko abiaduran doaz trenak, eta 90ekora helduko da. Bidaia laburtuko da, beraz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!