Martxoaren 20an ailegatuko da Durangaldera; atzerrian ere hasi dira.
Badator Korrika 18. Andoaindik Baionara bidean, eguaztenean ailegatuko da Durangaldera. Aurten, lehenengoz pasatuko da Mañaritik eta Izurtzatik, Otxandion sartu eta Urkiola zeharkatuko du-eta. Eguerdi eta arratsalde partean Durangaldetik ibili ostean, Mallabitik irtengo du, 17:43an.
Gainera, jai giroa sortzeko, herririk herri hainbat ekintza eratu dituzte Korrikaren harira. Korrikak atzerrian ere izaten du presentzia. Shanghai eta Boiseko euskal etxeetan, esaterako, Korrika bereziak sortzen dituzte. Boisen egin dute dagoeneko, argazkian ikusi ahal den moduan. 100 bat lagun batu ziren, tartean berriztar bat ere bai.
KORRIKA EGITARAUA
- Berriz
- Martxoaren 15ean:
- 19:00etan,Poteoa Olakueta plazan hasita
- 21:00etan Luntxa Gaztetxean
- 22:30ean SeiUrteren kontzertua
- Martxoaren 16an:
- 17:00etan Umeentzako jolasak, Olakueta plazan
- Martxoaren 20an:
- 15:00etan Korrika txikia BBKn hasita
- 16:45ean KORRIKA, Elorriotik Zaldibarrera
- 17:30ean Jai giroa Olakueta plazan: umeentzako jolasak, musika...
- Durango
- Martxoaren 17an:
- 18:00etan “Spaceko zarama” San Agustin Kultur Gunean
- Martxoaren 20an:
- 12:30ean Trikitilariak Durangoko kaleak alaitzen eta ondoren, triki-poteoa
- 14:20ean KORRIKA
- Zaldibar
- Martxoaren 20an:
- Egun guztian“Korrika” argazki erakusketa plazan
- 15:30ean Korrika txikia
- 16:15ean Txokolatada plazan
- 17:20ean KORRIKA
- 18:15ean Luntxa plazan eta triki-poteoa
- Elorrio
- Martxoaren 15ean:
- 15:00etan Korrika txikia eta ostean, txokolatada plazan
- Martxoaren 20an:
- 16:00etan KORRIKA
- Ondoren, “Lore power” ikuskizuna plazan
- Iurreta
- Martxoaren 15ean:
- 20:00etan Kantulagun “Oxabi” taldeagaz
- Martxoaren 20an:
- 11:00etan Murala egitea
- 13:00etan Montoian, txistorra, musika, argazki erakusketa
- 14:45ean KORRIKA
- Mañaria
- Martxoaren 20an:
- 10:30ean Korrika txikia eta eskolako umeen bazkaria plazan
- 13:30ean KORRIKA, ostean, Frontoian, musika eta txokolatada.
- Mallabia
- Martxoaren 15ean:
- 19:00etan aurkezpen soziala Zurrutokin
- Martxoaren17an:
- 16:30ean Mus txapelketa Herriko Tabernan
- Martxoaren 20an:
- 15:00etan Korrika txikia
- 19:00etan Triki-poteoa
- 22:30ean afaria Izar Gorri elkartean
|