Durangaldeko Amankomunazgoak antolatuta Bizkaiko Foru Aldundira eta Bilboko liburutegira bisita egingo dute martxoaren 13an eta 14an.
Pertsona Nagusien Dinamizazio Sailak antolatu ditu irteerak. Elorrio, Traña-Matiena (Abadiño), Zelaieta (Abadiño) eta Atxondoko pertsona nagusiek izango dute aukera joateko martxoaren 13an. Hilaren 14an, berriz, Otxandio, Mañaria, Izurtza, Garai, Iurreta eta Zaldibarkoek. Arratsaldean izango da bisita: Aldundiaren eraikina 17:00etan ikusiko dute, eta Bilboko liburutegia 17:45ean.
Izena emateko honako telefono zenbakietara deitu daiteke: 94 620 05 46 eta 94 620 18 60.