Servisar Servicios Sociales, S.L. aldi baterako enpresa elkarteari esleitu dio Amankomunazgoak etxeko laguntza zerbitzuaren ardura.
Sei enpresa aurkeztu ziren lehiaketa publikora. Bi urterako esleitu dute zerbitzua, eta urtean 1.350.000 eurotako aurrekontua dute. Otsailaren 1ean ekin zioten lanari. Zerbitzuaren kostu orokorra 5,4 milioi eurokoa da. “Orain arte erabiltzaile izan diren pertsonen zerbitzua ez da aldatuko. “Orain arte zeuden 43 langileak subrogatuak izan dira eta beraien postuetan jarraitzen dute”, Oskar Zarrabeitia Amankomunazgoko presidenetak azaldu duenez. Etxeko laguntzari dagozkien jarduerak pertsonen zaintzarekin edo etxeko arretarekin lotuak daude. Zerbitzu sozialen sailaren barruan, etxeko laguntza zerbitzua baliabide gehien bideratzen den arloa da. Iaz, zerbitzu guztiak ordaintzeko dituen 6,9 milioi eurotako aurrekontutik 16,9 bideratu zituzten. Zarrabeitiaren berbatan, “nahiz eta krisialdi egoeran egon eta jasaten gabiltzan murrizketak eduki, herrien ahalegin handiari esker zerbitzu hau mantendu daiteke”.