Ikastaroa amaituta, partaideen gehiengoak tabakoa uztea lortu du

Anboto 2013ko ots. 12a, 09:00

24 lagunek parte hartu dute azkeneko ikastaro bietan. 17k bete dute amaierako inkesta, eta horietatik 16k utzi dute tabakoa. Amankomunazgoak ikastaro berria eratu du udaberrirako

24 lagunek parte hartu dute azkeneko ikastaro bietan. 17k bete dute amaierako inkesta, eta horietatik 16k utzi dute tabakoa. Amankomunazgoak ikastaro berria eratu du udaberrirako.

 

Amankomunazgoak erretzeari uzteko ikastaro berria antolatu du udaberrirako. Martxoaren 21ean hasiko da, eta zortzi batzar eskainiko dituzte. Aditu batek gidatuko ditu saioak, eta amaitzean jarraipen saio bat ere egingo dute. Hain zuzen ere, 2012ko urrian hasi eta 2013ko urtarrilean amaitu berri dira azkeneko ikastaroak. 24 lagunek parte hartu dute horietan, eta antolatzaileek esan dute 16k tabakoa utzi dutela. 24tik 17k bete dute amaierako inkesta, eta bakarrak esan du erretzen jarraitzen duela. Edozelan ere, kontsumoa jaitsi egin duela adierazi du azken horrek.

 

Amankomunazgoak prentsa ohar bidez eman ditu datuak. Bertan, nabarmendu gura izan dute %12,5ek bestelako tratamendu gehigarririk barik gainditu dutela menpekotasuna. Baina, erre barik irautea da garrantzitsua; partaide guztiek uste dute datozen sei hilabeteetan ez dutela erreko.

 

Ikastaro berrian parte hartu gura duenak telefonoz edo internetez eman dezake izena, 94 620 05 20 zenbakira deituta edota prevencion.mdurango@bizkaia.org helbidera idatzita.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!