Aratusteetako egun handia, mozorroz jantzitako eguna

Anboto 2013ko ots. 12a, 08:49

Mozorroz jantziko da gaur Durangaldea. Martitzen karnabal, aratusteetako egun handia ospatzeko hainbat dira batean eta bestean antolatutako ekitaldiak. Hotzari aurre egin eta askotariko kolore eta pertsonaik hartuko dituzte kaleak.

Mozorroz jantziko da gaur Durangaldea. Martitzen karnabal, aratusteetako egun handia ospatzeko hainbat dira batean eta bestean antolatutako ekitaldiak. Hotzari aurre egin eta askotariko kolore eta pertsonaik hartuko dituzte kaleak.

 

Landako Gunean batuko da jaia, gaur, Durangon: umeentzako parkea egokitu dute bertan, 16:00etatik 20:00etara. Tartean, 16:30etik 19:30era, gazte diskoteka ere egongo da dj batekin. Umeentzako tren txu-txua ere ibiliko da 12:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era.\"\"

 

Elorrion, goizean goizetik hasiko dute eguna. Horretara, dantzaldia, animazioa eta jaialdia hasiko da 10:30ean. Ikastetxeekin batera antolatutako jaia Hilario Azkarate frontoian. Haur parkea zabalduko dute 16:30ean, eta 18:15ean, txokolatea banatuko dute bertaratuko diren guztien artean. Luhartz taldeak berotuko du erromeri giroa 18:30etik aurrera.

 

Umeen kalejiragaz abiatuko dute eguna gaur Zaldibarren ere bai; 10:30ean jarri dute abiatzeko ordua. Ondoren, 11:30ean, txokolatea banatuko dute eskoletan. Umeek eurek prestatuko ekitaldiekin jaialdia ospatuko dute 12:00etatik aurrera, eta, 17:00etan, mozorro lehiaketa hasiko da. Sariak ere banatuko dituzte: 16 urtera arteko gaztetxoen artean irabazleak 60 euro jasoko ditu saritzat; bigarrenak, 30 euro.  Hurrenez hurren, 75 eta 45 euroko sariak banatuko dituzte 16 urtetik gorakoen artean. Ondoen mozorrotutako taldearentzat ere egongo da sari berezia: 60 euro (16 urtetik beherakoen mailan) eta 120 euro (16 urtetik gorakoen mailan). Aldi berean, baina, kiroldegian dantzaldia izango da MAR-ISK-AL taldearen eskutik.

 

Iurreta, Abadiño eta Atxondo

Aitte San Migel Jai Batzordeak antolatuta, Egidazu dakizuna habilidade lehiaketa egingo dute Iurretan. Olaburu frontoian elkartuko dira, 17:30ean. Ondoren, 19:00etan, musikak alaitutako poteoa ere egingo dute. Bestalde, Goiuriko Ama jubilatu elkarteak antolatuta mozorro lehiaketa hasiko da 18:00etan. Abadiñon, berriz, haurrentzako ikuskizuna antolatu dute. Traña-Matienako kiroldegian izango da, 18:00etatik aurrera. Ondoren, II. Taberna Mozorrotuen Txapelketaren sari banaketa ere egingo dute.

 

Atxondon, herriko plazan eta frotoian batuko da martizen karnabalerako antolatutako jaialdia. Umeentzako jolasekin hasiko dute jaia 17:00etan. Ondoren, mozorro desfilea eta lehiaketa egongo dira, eta, gero, txokolatea ere banatuko dute bertaratuko direnen artean. Dj batek alaituko du 20:30ak ingurura arte luzatuko den jaialdia.

 

Mallabian ere frontoian babestutako ospatuko dute martitzen karnabala. Txokolatea banatuko dute 17:00etan eta, ordu erdi beranduago, erromeria hasiko da Ansorregi, Larrañaga eta Lutxurdioren eskutik. Mozorro lehiaketa hasiko da, 19:00etan. Bestalde, eskolako frontoian, haur parkea jarriko dute 14:15etatik 16:30era arte. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!