Hamabiak aurretxoan sartuko da Otxandiora eta herri guztiak zeharkatu eta gero Mallabitik irtengo da euskararen aldeko lasterketa.
Gaur aurkeztu du AEK-k 18.Korrikaren ibilbidea. Andoainen hasiko da aurtengo Korrika martxoaren 14an eta Baionan amaitu, martxoaren 24an. Durangaldera martxoaren 20an, eguaztenez, sartuko da Otxandiotik. Eguerdi partetik arratsaldera bitartean pasatuko dute lekukoa eskurik esku eskualdean. Herri bakoitzetik honako ordutegiagaz pasatzea aurreikusi dute:
- Otxandio 11:58
- Abadiño 13:00
- Mañaria 13:34
- Izurtza 14:12
- Durango 14:24
- Iurreta 14:52
- Durango 15:01
- Atxondo 15:46
- Elorrio 16:02
- Berriz 16:53
- Zaldibar 17:19
- Mallabia 17:43
Aurten berrikuntza legez, mugikorretarako aplikazio bat prestatu dute, Korrika herri bakoitzetik zer distantziara eta denborara dagoen jakiteko.