Pintxoak eta lapikokoak prestatzeko doako ikastaroa

Anboto 2013ko ots. 8a, 08:33

\'Pintxoak eta lapikokoak (kazolatxoak) prestatzeko erak\' ikastaroa antolatu du langile eta langabetuentzako Durangaldeko Merinaldearen Amankomunazgoak Durangaldeko Behargintzagaz batera. Martxoan izango da

\'Pintxoak eta lapikokoak (kazolatxoak) prestatzeko erak\' ikastaroa antolatu du langile eta langabetuentzako Durangaldeko Merinaldearen Amankomunazgoak Durangaldeko Behargintzagaz batera. Martxoan izango da.

 

Doako ikastaroa da martxoaren 4an hasi eta 25era bitartean luzatuko dena. Astelehenetik ostegunera izango dira eskolak, Durangaldeko Behargintzan, 18:00etatik 21:00etara; guztira, 40 ordu izango dira.

 

Interesa duenak otsailaren 22ra arte du izena emateko, antolatzaileek azaldu dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!