Autoen trafikoak herriguneetako aire kalitatean duen eragina jakiteko neurketak egingo ditu Durangaldeko Amankomunazgoak.
Eskualdean trafiko emaririk handiena duten errepideetan neurgailuak ipiniko dituzte datozen egunetan. Ondoren, datu horiek 2009an egindako beste azterketa batekin alderatuko dituzte, azken urteetan izan den garapena ikusteko. Ikerketak egiteko, 26.257 euroko aurrekontua dute.