Amankomunazgoaren zerbitzuak hiru formazio ikastaro eman zituen iaz.
Enpresa txikiak finkatzea helburu, Behargintzaren bidez hiru ikastaro eman zituen iaz Amankomunazgoak. Horietan, 36 ekintzailek parte hartu zuten, Amankomunazgoko arduradunek prentsa ohar bidez azaldu dutenez. Enpresak sortzeko informazioa eta diru-laguntzak lortzeko bideak eskaintzen dizkiete ikastaroetan, besteak beste. Enpresa zabaltzerakoan kontuan hartu beharreko gastuen inguruan ere egiten dute berba; alokairua, argindarreko gastua edota gizarte segurantzako kotizazioak zelan ordaindu, esaterako.
Prentsa oharrean, Oskar Zarrabeitia Amankomunazgoko presidenteak esan du euren apustua dela eskualdean enpresak sortzen jarraitzea. "Beharrezkoa da ekimen honekin jarraitzea ekonomia eusteko. Lehentasuna ematen diet gure inguruan ditugun ekintzaileei eta laguntasun osoa emango diegu".