Energia gutxituz, familien gastuak murriztu guran

Anboto 2013ko urt. 25a, 12:01

Ingurumenaren alde era aktiboan parte hartzea sustatzeko programa aurkeztu dute: Aktibatu+

Ingurumenaren alde era aktiboan parte hartzea sustatzeko programa aurkeztu dute: Aktibatu+

 

Aktibatu+ programa garatuko da Durangaldean ikasturte honetan, eta horren aurkezpena egin zuten atzo sustatzaileek. Herritarrek ingurumenaren alde era aktiboan parte hartu dezatela; hori da gura dutena. Eremu bitan garatuko da programa: familietan eta ikastetxeetan.

 

Esate baterako, etxeetan energiaren eta uraren kontsumoak gutxitzea bultzatuko dute. Horrek, gainera, familien gastuak murriztea ekarriko du antolatzaileen arabera: “Etxeko gastuetan %10erainoko aurrezkia lortu daiteke, ingurumena eta bizi-kalitatea hobetzeaz gainera”. Programa hori mundu mailako GAP ekimenaren baitan dago, eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Garbikerrek, Eroskik, Ur Partzuergoak eta Energiaren Euskal Erakundeak babesten dute.

 

Durangaldean, Amankomunazgoaren eta udalen laguntza daukate garatzeko.Hiru hilabeteko programa Aktibatu+ programak hiru hilabete iraungo du etxe edo ikastetxe bakoitzeko. Lau ataletan banatzen dituzte ekintzak: ura,energia, erosketak eta mugikortasuna.Bizitzeko ohituren aldaketaren eraginez, honako emaitza hauek lortu ahal direla diote: energia eta ur kontsumoa %5 gutxitzea, CO2 emisioak %7 jaistea, eta hondakinen gaikako bilketarako edukiontzien erabilera %12 igotzea. Besteak beste, internet bidezko galdetegiekin orientatuko dituzte parte-hartzaileak. Programa doakoa dela azaldu dute, eta hainbat sarigaz zozketa egingo dute partaideen artean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!