Udal ordenantza jarraituz lehen hileta zibila egin dute Durangon

Anboto 2013ko urt. 18a, 08:55

Udal eraikinetan hileta zibilak egiteko ordenantza daukate Durangon eta Iurretan; Zaldibarren eta Berrizen ordenantza barik ere egin dituzte hiletak

Udal eraikinetan hileta zibilak egiteko ordenantza daukate Durangon eta Iurretan; Zaldibarren eta Berrizen ordenantza barik ere egin dituzte hiletak.

Durangaldean, hileta zibilak udal eraikinetan egiteko ordenantza sortzen aitzindaria izan da Durango. 2011ko apirilean, Aralarren ekimenez onartu zuen ordenantza udalbatzak. Hala ere, joan zen urtarrilaren 12an egin zen lehenengo hileta zibila Elkartegiko aretoan. Urte berean, Ezker Batuak bultzatuta onartu zuen antzeko ordenantza bat Iurretako Udalak. Urte eta erdi igaro den arren, oraindik ez du inork mota horretako ekitaldiren bat egiteko baimenik eskatu udalean.

 

Otxandion, hileta zibilak arautzeko prozesuari ekin diotela jakitera eman du Santi Uribe alkateak. Aulestiko ordenantza daukate esku artean herriko beharrizanetara moldatzeko.

 

Ordenantzarik landu ez duten arren, Zaldibarren liburutegi zaharra edo frontoia aukeratu dituzte baten batek hileta zibila egin gura badu. Jadanik hileta bi egin dituzte.Berrizen ere, hileta zibil bi egin dira Orland Isoird alkatearen berbatan, protokolo jakinik ez duten arren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!