Abadiñoko, Mallabiko eta Ermuko enpresa komiteek manifestazioa deitu dute gaurko.
Mobilizazioekin jarraitzen dute Alfa taldeko beharginek. Enpresak 80 lagun kaleratuko zituela adierazi eta gero, taldeak Abadiñon, Mallabian eta Eibarren dituen enpresetako beharginek mobilizazioei ekin diete. Enpresaren zuzendaritzak 47 behargin kaleratzea aurreikusi du Mecánica Mallabian, 13 Alfalanen eta 27 Alfahogarren.
Eguaztenean administratzaile konkurtsalen eta Kutxabanken bulegoen aurrean elkarretaratzeak egin zituzten Bilbon. Kaleratzeak eta soldata jaitsierak kritikatu ditu enpresa komiteak. Enpresak ez duela ezelako akordioetara heltzeko borondaterik agertu salatu du LAB sindikatuak.
Ermutik Eibarrera martxa deitu dute gaurko, Alfa ez itxi, Alfan despidorik ez lemapean. Behin Eibarrera helduta, manifestazioan batuko dira Abadiñoko, Mallabiko eta Eibarko enpresetako beharginek irtenbide bat eskatzeko.