Erralde likidatzeko pausoak ematen ari dira

Anboto 2013ko urt. 12a, 08:23

Erralde hiltegia osatzen duten 15 herrietako udalek sozietatea desegiteko bideari ekin diote. 490.000 euroko zorra dute baserritarrekin (350.000), eta abuztuan kaleratu zituzten beharginekin (120.000 euro)

 

 

 

 

Erralde hiltegia osatzen duten 15 herrietako udalek sozietatea desegiteko bideari ekin diote. 490.000 euroko zorra dute baserritarrekin (350.000), eta abuztuan kaleratu zituzten beharginekin (120.000 euro).

 

Jose Luis Navarro Abadiñoko alkateak likidazioa gauzatzeko osatutako batzordean dihardu. Kapital zabalkundean ekarpen handiena egingo duena Abadiñoko Udala da, 95.000 eurogaz. Navarrok dioenez, ahalegin handia egin dute baserritarrei eta langileei elkarteak zor diena ordaintzeko. Berrizek 69.000 euro bideratzea onartu du dagoeneko.

Udal bakoitzak duen biztanle kopuruaren eta hildako buruen arabera ordaintzea da Erraldek ezarritako irizpidea. Elorrioko Udala baina, ez dago ados erabaki horregaz. Joseba Mujikak, udalak Erralden duen ordezkariak dioenez, "elkarte baten sartzen zarenean bere parte-hartze sozialaren arabera eskubide eta betebehar batzuk dituzu". Elorrioren kasuan, udalak aho batez onartu zuen azken udalbatzarrean 27.000 euro Erraldeko kapital zabalkundera bideratzea. 

 

 

Elorrioren kasua

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!