Belen Arrazola Arriola durangarra suertatu da irabazle Durangaldeko Berbalagunen Kultur Lehiaketan. Laugarren edizioak 240 parte-hartzaile izan ditu, eta maila altua izan dela adierazi dute antolatzaileek. Ondorioz, zozketa bidez aukeratu behar izan dute garailea.