Durangoko kabalgata Iurretako Bidebarrieta kalean irtengo da 18:30ean. Elorrion, Biarritz poligonotik irtengo dira, 17:00etan. Abadiñon, Muntsaratzen jarri dute hitzordua, 17:30ean. Berrizen komentutik irtengo dira 18:00etan. Zaldibarren, Erregeak Olazar pilotaleku ingurura helduko dira 18:30ean.
Erregeen kabalgata Iurretako Bidebarrieta kaletik irtengo da 18:30ean. Frai Juan Zumarraga kaletik Alde Zaharrera helduko dira. Udaletxetik pasatu eta gero Andra Marira joango dira. Handik, Kurutziagarako bidea hartuko dute eta ondoren San Faustoko frontoira heltzea aurreikusi dute, 20:45ean.
Elorrion, udalak eta Dendariak elkarteak antolatutako kabalgata 17:00etran irtengo da Biarritz poligonotik. Gudari, Ibaizabal, Nafarroa eta San Juan kaleak zeharkatu ostean biribilgunean buelta eman eta San Migeletik Herriko Plazara joan eta umeei opariak banatzeko.
Abadiñon, kabalgata Muntsaratzen irtengo da 17:30ean. Zelaietatik pasatu eta gero, Traña-Matienarako bidea hartuko du. Antolatzaileek 20:00etan heltzea itxaroten dute.
Berrizen Erregeak komentutik irtengo dira 18:00etan Olakueta plazara heltzeko. 18:45ean probalekura joango dira txokolatea banatzeko.
Zaldibarren, Erregeak Olazar pilotaleku ingurura helduko dira 18:30ean. Ondorengo ibilbidea egingo dute: Olazar, Euskal herria, Psikiatrikoa, Olea, Aranzamendi, Euskal Herria eta udaletxeko plaza.