800 urteko bidea Bizkaiagaz

Anboto 2012ko abe. 30a, 11:05

Abenduaren 29an bete dira 800 urte Durangaldeak eta Bizkaiak historian elkar bidea hasi zutela. Iñaki Garcia Camino historialariak Durangaldeko Teila jaso zuen urtemuga hori gogoan hartuz Gerediagan antolatutako ekitaldian.

Abenduaren 29an bete dira 800 urte Durangaldeak eta Bizkaiak historian elkar bidea hasi zutela. Iñaki Garcia Camino historialariak Durangaldeko Teila jaso zuen urtemuga hori gogoan hartuz Gerediagan antolatutako ekitaldian. Urteurrenak Durangaldeko hainbat udal ordezkari eta Bizkaiko Foru Aldundiko hainbat arduradun elkartu zituen. Besteak beste, Josune Ariztondo kultura diputatua, Jon Andoni Atutxa Batzar Orokorretako lehendakariordea, Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko presidentea eta Oskar Zarrabeitia Durangoko Merinaldeko Amankomunazgoko presidentea.

 

Abenduaren 29an bete dira 800 urte Durangaldeak eta Bizkaiak historian elkarrekin bideari ekin ziotela. Durangoko lurrak Alfontso VIII.a Gaztelako erregearen menpe egon ziren 1200. urtera arte, baina Navas de Tolosako gudaldian eskainitako laguntza eskertzeko Diego de Haro II.a Bizkaiko jaunari eskaini zizkion 1212an.

 

Durangaldeko Teila

 

Durangaldetik kanpoko herritar bati eskaintzen dio Gerediaga elkarteak, bi urterik behin, Durangaldeko Teila saria. Aurten, Muskizen jaiotako Iñaki Garcia Caminok jasoko du. Eskualdearen alde egindako lana eskertuko diote Garcia Caminori, abenduaren 29ko Gerediagako Foru Zelaiko ekitaldian. Historian doktorea da Iñaki Garcia Camino, eta besteak beste, Iurretako Amatzako San Martin eta Garaiko Momoitioko San Juan baselizetako eta Elorrioko Argiñetako indusketak burutu ditu. Garcia Camino Bilboko Arkeologi museoko zuzendaria da, gaur egun.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!