Bost ikastaro eskainiko dituzte Guraso Eskolan

Anboto 2012ko abe. 30a, 10:00

Amankomunazgoak eratutako ikastaroetan urtarrilaren 4ra arte eman ahal da izena

Amankomunazgoak eratutako ikastaroetan urtarrilaren 4ra arte eman ahal da izena.

 

Durangaldeko Amankomunazgoko Drogomenpekotasun prebentziorako sailak ikastaro berriak jarriko ditu martxan urtarrilaren azken astean. Hauek izango dira landuko diren gaietako batzuk: drogomenpekotasuna, osasuna, familiaren komunikazioa edota gatazken irtenbideak. "Era dinamiko, partehartzaile eta praktikoan eramango dira", azaldu dutenez. Herrietako eskola edota lokaletan garatuko dira ikastaroak, talde txikietan banatuta.

 

Izena emateko epea urtarrilaren 4ra arte mantenduko dute. Interesatuek izena eman ahal dute 94 620 05 20 telefonoan (goizeko 09:30etik 13:30era) edota prevencion.mdurango@bizkaia.org posta elektronikoan. Ikastaro bakoitzak sei euroko kostua izango du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!