Zaku bete ekitaldigaz badator Olentzero!

Anboto 2012ko abe. 24a, 10:34

Zakua opariz beteta etorriko da gaur Olentzero. Etxeko txikienek batez ere, irribar zabalez eta urduri espero dute ikazkinaren etorrera. Helduak, berriz, horien itxaropentsuei begira. Olentzerori ondietorria emateko hainbat ekitaldi antolatu dituzte Durangaldeko herri eta bazterretan. Argazkian ikusten den moduan, Iurretan auzorik auzo gabon kantak abestera joan ziren atzo.

Zakua opariz beteta etorriko da gaur Olentzero. Etxeko txikienek batez ere, irribar zabalez eta urduri espero dute ikazkinaren etorrera. Helduak, berriz, horien itxaropentsuei begira. Olentzerori ondietorria emateko hainbat ekitaldi antolatu dituzte Durangaldeko herri eta bazterretan. Argazkian ikusten den moduan, Iurretan auzorik auzo gabon kantak abestera joan ziren atzo.

 

Mari Domingin lagun duela etorriko da Durangora Olentzero. Txiki eta heldu izango ditu bere zain, 17:00etan,  Bartolome Ertzilla musika eskolan. Horrezaz gain,  gabon egunotarako egitarau zabala eratu dute. Izotz pista zabalduko dute Landako Gunean, eta, urteroko bisita bihurtu diren Pirritx eta Porrotx ere etorriko dira. Gabon kanten kontzertua eta gabonetako haur parkea ere antolatu dituzte. Elorrion ere egitarau zabala prestatu dute. Umeentzako antzerkia antolatu dute gaurko: Olentzero eta katu miragarria (Kalika Teatroa). Ikuskizuna 17:00etan hasiko da; 12:00etan, berriz, Kainabera gobernuz kanpoko erakundeak antolatuta Gabonetako Jaialdia hasiko da. Frotoian izango da hori. Txokolatada eta dantzaldia ere antolatu dute gaurko. Biharko, abenduaren 24rako, Olentzeroren gaua prestatu dute. Olentzero agurtuta, urtarrilaren 5era bitartean ere izango da zertaz gozatu Elorrion.

 

Auzoetara joateko hitzordua egin dute Berrizen, abenduaren 24an, 09:30ean. Gabon koplak abesteko elkartzen dira hainbat herritar. Olentzero eta Mari Domingin eguna prestatu dute Berrizen. Mari Dominginekin eta ikazkinarekin kalejira 17:00etan egingo dute. Udaletxetik abiatuko dira eta probalekura arteko bidea egingo dute. Urtarrilaren 3an, berriz, gabonetako haur-parkea jarriko dute Berrizburu kiroldegian, 12:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Erregeen kabalgata bestalde, urtarrilaren 5ean 18:00etan, abiatuko da. Komentutik Olakuetara bidea egingo dute erregeek. Ondoren, txokolatea ere banatuko dute.

 

 

Umeen gutunak jasotzera etorriko da Olentzeri, Mañariara. Andra Mari dantza taldeak eta abesbatzak egingo diote ongietorria 18:00etan. Abenduaren 26an, berriz, gabonetako txokoa zabalduko dute.

 

Baserriz baserri gabon kantak abestera joango dira Mallabian Jasokunde abesbatzeko kideak. Gaur 19:00etan, etorriko da Olentzero plazara, Izar Gorri kultur elkarteak gonbidatuta. Horrezaz gainera, futbito taldeak antolatuta. zinea eskainiko dute datozen egunetan kultur etxean. Abenduaren 26 eta 27an, 18:30ean, eta, abenduaren 30ean eta urtarrilaren 6an, 17:00etan.

 

Haur parkea ere egokituko dute Mallabia I Kirol Etxean, hilaren 28an (11:30era eta 13:30era, eta, 16:30etik 19:30era egongo da zabalik), eta, urteko azken egunerako, abenduaren 31rako trikipoteoa antolatu du Mallabiko Orraittio euskara elkarteak. Garain ere etxerik etxe joango dira abesten abenduaren 24an. Udaletxe aurretik irtengo dira 10:30ean. Eguerdian, berriz, bazkaria egingo dute hurreratu gura duten guztiek Otea-Loran elkartean. Bazkalostean herrigunean jardungo dute abesten.

 

Olentzerogaz kalejira 16:30ean abiatuko dute  Zaldibarren. Udaletxetik abiatuko dira eta Zaldua plazan amaituko dute; jaiotza jarriko dute bertan. Kalejira alaituz jardungo dute Koral elkarteko trikitilariek. San Estebe eguna ospatuko dute abenduaren 26an. Taloak, txorizoak, urdaia eta gaztaina erreak banatuko dituzte eskolako pilotalekuan,18:30ean. Ohiturari jarraituz Santamañazarrera bidea egingo dute 2013ko lehenengo egunean. Taldeko argazkia egingo dute 10:30ean, eta guztientzako hamarretakoa ere eskainiko dute. Urtarrilaren 5ean, 18:30ean helduko dira Ekialdeko Erregeak Olazar pilotaleku ingurura.

 

Otxandion eta Iurretan ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte datozen egun hauetarako. Olentzero eta Mari Domingineri ongietorria, antzerkia, gabon kantak, umeentzako jolasak.... hainbat ekitaldik osotutako egitaraua prestatu dute.

 

\"\"

 

\"\"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!