Bigarren anbulantzia medikalizatu baten beharra berretsi du PSE-EEk

Anboto 2012ko abe. 18a, 09:19

Barrualdeko Eskualderako bigarren anbulantzia medikalizatu bat lortzeko lanean jarraitu dezala eskatu dio Eusko Jaurlaritza berriari Durangoko PSE-EEk. Anbulantzia medikalizatu berria Iurretako suhiltzaile-etxean kokatzea jasotzen du landu den proposamenak

Barrualdeko Eskualderako bigarren anbulantzia medikalizatu bat lortzeko lanean jarraitu dezala eskatu dio Eusko Jaurlaritza berriari Durangoko PSE-EEk. Anbulantzia medikalizatu berria Iurretako suhiltzaile-etxean kokatzea jasotzen du landu den proposamenak.

 

Gaur egun anbulantzia medikalizatu bakarra dago Durangaldea ere batzen duen Barrualdeko Eskualdean, eta Gernikan du anbulantziagunea. Horrela jakinarazi die Durangoko anbulategian lan egiten duten medikuek, "urrunen dauden larrialdiak artatzeko horrek suposatzen duen denbora galtzeagaz". Durangoko PSE-EEreko bozeroale Pilar Riosen berbetan, "Anbulategiko langileek eskatu diguten bezala, Durangaldetik jakin arazi izan diogu Jaurlaritzari Barrualdeko Eskualdean bigarren anbulantzia medikalizatu baten beharra. Proposatu dugu baita bigarren horrek Iurretako suhiltzaile-etxean izatea lekua ere. Ondo komunikatuta legokeelako eta guardiako pertsonala hartzeko aukera ere eskainiko lukeelako".

 

Hori egia bihurtzeko beharrezko gestioekin jarraitzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritza berriari Durangoko PSE-EEk.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!