Igor Elortza buruz burukora heldu zen atzo, baina ezin izan zuen txapela eskuratu. Miren Amuriza seigarren sailkatu zen.
4.000 lagunetik gora batu ziren atzo arratsaldean Miribillako Bilbao Arenan Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalean. Bigarren urtez Arkaitz Estiballesek jantzi dau txapela, Igor Elortzagaz buruz burukoa jokatu ostean. Jon Lopategik jantzi zion txapela Estiballeseri. Arkaitz Estiballesek 899 puntu eskuratu zituen (buruz burukoa kontuan hartuta) eta Igor Elortza durangarrak 896 (buruz burukoa kontuan hartuta).
Gainerako parte-hartzaileen puntuazioa:
- Fredi Paia 506,5
- Jone Uria 500
- Onintza Enbeita 494,5
- Miren Amuriza 490,5
- Iratxe Ibarra 485,5
- Etxahun Lekua 474