Sortu eratzeko bigarren batzarrak, asteburuan

Anboto 2012ko abe. 14a, 08:59

Sortu alderdia eratzeko prozesuan, bigarren batzarrak egingo dituzte asteburu honetan. Bertan, ildo politikoaz jardungo dute, azaldu dutenez

Sortu alderdia eratzeko prozesuan, bigarren batzarrak egingo dituzte asteburu honetan. Bertan, ildo politikoaz jardungo dute, azaldu dutenez.

 

Estrategia eta taktika politikoak, borroka demokratikoaren fasea, gatazkaren konponbidea eta nazio zein jendarte eraikuntza landuko dituzte. Aurreko batzarrean oinarri ideologikoak aztertu zituzten, eta Durangaldeko 380 lagunek parte hartu zuten, arduradunen esanetan.

 

Gaur egingo dute  batzarra Mallabian, 22:00etan. Bihar, Atxondon (16:00), Zaldibarren (16:00), Berrizen (10:00), Otxandion (09:00), Elorrion (10:00) eta Mañarian (10:00) egingo dute. Azken honetan izurtzarrak ere gonbidatuta daude. Etzi izango dira Durango (15:30) eta Iurretako (16:00) batzarrak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!