Amankomunazgoaren drogomenpekotasun sailak inkesta bidezko azterketa bat egin du, 11 eta 21 urte arteko 1.493 gazterekin.
2008ko datuekin alderatuz, droga guztien kontsumoa jaitsi egin dela ondorioztatu dute. Vicente Fernandez saileko arduradunak eman ditu datuak, Amankomunazgoko lehendakari Oskar Zarrabeitiak lagunduta. Alkohola, tabakoa eta kannabisa dira gazteek gehien kontsumitzen dituzten drogak. Kannabisa egunero erretzen dutenen kopurua asko jaitsi da: %17,9tik %10,5era. 2012an gazteen %38k probatu dute sustantzia hori; tasa hiru puntutan murriztu da. Tabakoa erretzen, bataz beste, 13,7 urtegaz hasten dira.
Gazteen %56k uste dute, helduen gehiengoak erretzen duela, benetan, tasa %28koa denean. Horrek eragina ei dauka erretzen hasteko erabakiagaz. Horregatik, gazteek daukaten ustea faltsua dela erakusteko ekimenak martxan jartzea pentsatzen dabiltza. Bestalde, Fernandezen ustez, prebentzio tresna onena gurasoen lana da.