Bono Denda-ri atxikitu zaizkio 30 establezimendu

Anboto 2012ko abe. 12a, 08:29

Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Bono Denda kanpainari atxikitu zaizkio +Dendak Durangaldeko merkatari elkarteko 30 establezimendu. Sektoreari lagundu eta gabonei begira kontsumoa suspertzeko ekimena da hori

Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Bono Denda kanpainari atxikitu zaizkio +Dendak Durangaldeko merkatari elkarteko 30 establezimendu. Sektoreari lagundu eta gabonei begira kontsumoa suspertzeko ekimena da hori.

 

 BBK-ko orotarako kutxazainetan eskuratu daiteke Bono Denda, edozein kreditu edo zordunketa-txartel erabilita. Bonoak 40 euro balio ditu eta aukera emango du atxikitutako dendetan 50 euroko erosketa bat egiteko. establezimenduek leku ikusgarri baten Bono Dendaren pegatina bat izango dute. 2013ko urtarrilaren 5era arte erabili ahal izango da bonoa. hori bai, erosketa bakar baterako erabili daiteke; beraz, bonoak ezin izango dira metatu tiket batean. Hala ere, kontsumitzaileak Bono Denda ezberdinak erabili ahal izango ditu erosketa ezberdinetan.

 

Honako denda hauetan erabili daiteke Bono Denda: Adolfo Dominguez, Amaia, Bilma Boutique, Bardezi Mujer, Bardezi Hombre, Boxcalf, Calzados Goien, Caribú, Contrakorriente, Curtidos Rodriguez, Databost, Fercy, Guapa!, Hemen, Ilargi, Katy Oinetakoak (hiru dendetan), Kresala, La Botica de los Perfumes, mango, Niko\'s, Oliver, Orratz, Otero, Hogar, Para Ti, Snoopy, Sylke, Urrike eta Zubizarreta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!